Anawin proiektuaren laugarren astea

Aste honetan lan gogorra izan dugu peio eta ni, Liher eta Nahia gaixorik egon direlako eta lan pilo bat aurreratu behar izan dugulako. Lan gogorra egin dugu, ia testu guztiak idatzi ditugulako eta hainbat marrazki marraztu ditugulako. Aste honetan ondo egin duguna, langileak izatea izan da,  nahiz eta talde erdia faltatzea aurrera egiten jakin izan dugu eta momentuz, egun guztietatik lan handiena egin duguna izan da. Euskeraren erabilera hobetu behar dugu, baina nire ustez, aste honetan estresatuta egon garenez erderaz hitz egiten ibili gara. Gaur pertsona berri batekin lan egiten ikasi dut, nahiz eta Peio nire taldekide bat izan, inoiz ez dut izan aukerarik berarekin bakarrik lan bat egiteko. Hurrengo astean, lana amaitzen zailatuko gara baina oso zaila izango denez hori lortzea ahalik eta gehien aurreratzen zailatuko gara.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Anawin proiektuaren bukaera, sintesia-konklusioa

Anawin proiektuaren hasiera